lunes, 26 de octubre de 2009

informazioaren gizartea

bideo hau informazioaren gizarteari buruz doa!!
Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu
batean sartuta dago, eta prozesu horretan
funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore
berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio
gizartera– igarotzen ari gara.
Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen
osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela
eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen
eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien
garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta
informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak)
garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko
bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen
ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian
nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, enpresa
eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz,
haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa
izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren
sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa
errazagoak eta merkeagoak izan daitezen
ahalbidetzen dute.
Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri
horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura
berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu
ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa
balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.
IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu
guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio
gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko
lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat.
Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien
aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko
duten gaitasunaren araberakoa izango da
informazio gizarte berriaren arrakasta.
Teknologia berri hauen ezarpenak eta garapenak,
zalantzarik gabe, ondorio sakonak dituzte lurralde
eta gizarte mailetan. IKTak zonalde batean sartzeak
zonalde horrek bere giza baliabideak eta azpiegiturak
ustiatzeko gaitasunean du eragina, eta argi eta
garbi zehaztuko du zein izango den zonalde horrek
garatzeko izango duen gaitasuna. Informazio gizarte
horretan parte hartzeak eta horren etengabeko
garapenak ezinbestez osagai estrategiko batzuk
hartu behar ditu kontuan: azpiegituren kalitatea,
hark eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko beharrezko
kualifikazio eta trebakuntza maila; agente
publikoek eta pribatuek IKTak sustatzea; eta jarduera
mota horiek gizartera hedatu eta gizartearen
gehiengoa jarduera horiekiko sentsibilizaraztea.
Europar Batasuna ez dago metamorfosi sakon
honetatik kanpo. Testuinguru horretan eta Europar
Batasunaren eremuaren baitan “eEurope” deritzon
ekimena sortu da, ekimen horren helburu nagusia
hauxe izanik: “etorkizuneko belaunaldiek informazio
gizartean gertatzen ari diren aldaketei ahalik eta
etekinik gehien atera diezaietela bermatzea”. Gogoan
hartu behar da aldaketa horiek ez direla aldake-
ta teknologiko hutsak, oparotasuna sortzeko eta
ezagutzak elkarrekin konpartitzeko bidea emango
duten aldaketak ere badira, guztion bizimodua aberasteko
aukera izugarriak ematen dituztenak.
Aldaketa hori behar bezala kudeatzea da Europar
Batasunaren politikaren erronka nagusietariko bat.
“eEurope” ekimenaren helburua da informazio
gizarterantz eramango gaituen aldaketa horrek
gizartea batzeko bidea har dezan, eta ez gizartea
banatzekoa, nagusiki informazio gizartearen eta
informazio eta komunikazio teknologia berrien onurak
EBko hiritar guztien eskura ipintzea. “eEurope”
ekimenaren helburua handi-handia da, Europako
bazter guztiak sarera lotu nahi dituelako eta, helburu
hori lortzeko, nahitaezkoa da Europar Batasuneko
estatuen, enpresen eta hiritarren arteko baterako
ahalegin berezia. Europako Batzordeak ildo
horretan egiteko dituen egintzen artean, hauexek
dira aipagarrienak:
– Europako gazteriari mundu digitalera sartzeko
erraztasunak ematea.
– Interneterako sarbidea merkatzea.
– Merkataritza elektronikoaren ezarpena bultzatu
eta bizkortzea.
– Ikasle eta ikertzaileentzako Internet azkarra ezartzea.
– Gabeziaren bat dutenek kultura elektronikoan parte
har dezaten lortzea.
– Hariari lotutako osasuna eta garraio adimenduna.
– Hariari lotutako Administrazio Publikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario