Kaixo lagunok!!!!
Hona hemen nire blog berria!!!!
Bertan astero edo noizean behin hainbat bitxikeri publikatzeko asmoa daukat!!! Hauen artean hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko hainbat gauza egongo dira!!!!
Besterik gabe zuen gustokoa izatea espero dut!!!
hemen estekak edo link edo hiperbinculo bat sartuko dugu, horretarako joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu. bideo hau lehen hemen jarri dudanaren berdina da. hau da infomazioaren gizartearen videoa.
bideo hau informazioaren gizarteari buruz doa!!Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara. Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, enpresa eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz, haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa errazagoak eta merkeagoak izan daitezen ahalbidetzen dute. Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako. IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat. Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da informazio gizarte berriaren arrakasta. Teknologia berri hauen ezarpenak eta garapenak, zalantzarik gabe, ondorio sakonak dituzte lurralde eta gizarte mailetan. IKTak zonalde batean sartzeak zonalde horrek bere giza baliabideak eta azpiegiturak ustiatzeko gaitasunean du eragina, eta argi eta garbi zehaztuko du zein izango den zonalde horrek garatzeko izango duen gaitasuna. Informazio gizarte horretan parte hartzeak eta horren etengabeko garapenak ezinbestez osagai estrategiko batzuk hartu behar ditu kontuan: azpiegituren kalitatea, hark eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko beharrezko kualifikazio eta trebakuntza maila; agente publikoek eta pribatuek IKTak sustatzea; eta jarduera mota horiek gizartera hedatu eta gizartearen gehiengoa jarduera horiekiko sentsibilizaraztea. Europar Batasuna ez dago metamorfosi sakon honetatik kanpo. Testuinguru horretan eta Europar Batasunaren eremuaren baitan “eEurope” deritzon ekimena sortu da, ekimen horren helburu nagusia hauxe izanik: “etorkizuneko belaunaldiek informazio gizartean gertatzen ari diren aldaketei ahalik eta etekinik gehien atera diezaietela bermatzea”. Gogoan hartu behar da aldaketa horiek ez direla aldake- ta teknologiko hutsak, oparotasuna sortzeko eta ezagutzak elkarrekin konpartitzeko bidea emango duten aldaketak ere badira, guztion bizimodua aberasteko aukera izugarriak ematen dituztenak. Aldaketa hori behar bezala kudeatzea da Europar Batasunaren politikaren erronka nagusietariko bat. “eEurope” ekimenaren helburua da informazio gizarterantz eramango gaituen aldaketa horrek gizartea batzeko bidea har dezan, eta ez gizartea banatzekoa, nagusiki informazio gizartearen eta informazio eta komunikazio teknologia berrien onurak EBko hiritar guztien eskura ipintzea. “eEurope” ekimenaren helburua handi-handia da, Europako bazter guztiak sarera lotu nahi dituelako eta, helburu hori lortzeko, nahitaezkoa da Europar Batasuneko estatuen, enpresen eta hiritarren arteko baterako ahalegin berezia. Europako Batzordeak ildo horretan egiteko dituen egintzen artean, hauexek dira aipagarrienak: – Europako gazteriari mundu digitalera sartzeko erraztasunak ematea. – Interneterako sarbidea merkatzea. – Merkataritza elektronikoaren ezarpena bultzatu eta bizkortzea. – Ikasle eta ikertzaileentzako Internet azkarra ezartzea. – Gabeziaren bat dutenek kultura elektronikoan parte har dezaten lortzea. – Hariari lotutako osasuna eta garraio adimenduna. – Hariari lotutako Administrazio Publikoa.
Tim O´Reilly 1945 urtean Cork-en (Irlandan) jaio zen. Tim-ek, O´Reilly media-ren (editoriala) sortzailea da eta honetaz gain software askearen bultzatzaile garrantzitsua ere bada.
Bestalde ere web 2.0. ren kontzeptuaren autore bat ere bada, eta perl hizkuntzaren garapenean ere parte hartu du.
1992. urtean The whole internet user´s gide & catalog liburua publikatu zuen, hau internet gaiari buruzko lehenengo liburua izan zen.
1993.urtean interneteko lehenengo portala egin zuen, hau Global Network Navigator izan zen, geroago AOL-n bihurtu zen.
2000.urtean Safari Books Online sortu zuen, liburuak internetetik zaltzeko lehenengo lekua izan zena.
Azkenik, 2004.urtean konferentzia baten parte hartu zuen, non web 2.0.-aren kontzeptua publikoki aurkeztu zen.
Beno lehenengo eta behin komentatu beharra daukat bideoa ondo ulertu edota nolabait esan nahi duena barneratu ahal izateko bideoa hainbat alditan ikusi behar izan dudala eta ala eta guztiz uste dut ez zaidala guztiz argi geratu!!!
Hasteko bideoan era birtuala heldu denetik egon diren hainbat aurrerakuntza ikusi ditzakegu eta hauen hartean adibidez internet gaur egun denontzat eskuragarria, ulergarria, interesantea, hurbila... izatea batik bat.
Bestalde ere testu digitalen aurrerapena ere adierazten digu bideo honek, zeren eta gaur egun ordenagailuen bidez testuak idatzi, moldeatu, mugitu, moldatu... egin dezakegu, eta hau, gaur egungo gizarterako kristonako aurrerapausoa izan da edo ez? nire ustez denok baiezkoan egongo gara.
Bideo honetan ere ikusi ahal izan duguna, gaur egun gu geuk daukagu informazioa edota interesantea iruditzen zaigun informazioa elkartrukatzea, publikatzea, konpartitzea... erresten digu eta honek ere denon arteko elkarrekintza bideratzen du eta nolabait lortu nahi duzu informazioa eskuragarriagoa daukazu zeren eta norbaitek informazio Web-en batean publikatu ahal izan du.
Gaur egun web 2.0 erabiltzen da eta honek guretzako erreztasun gehiago ematen dizkigu zeren eta gaur egun edonor ibili daiteke internetetik, egonork sor dezake bere blog-a , eta edonork publika ditzake informazioa, baina web 2.0 aren aurrekoa, hau da, web 1 a ez zen hain ulerkorra, hor zerbait publikatu nahi bazenuen nolabaiteko jakintza izan behar zenuen hori lortu ahal izateko.
bukatzeko web 2.0 a denontzako aurrerapausu handia izan dela esan behar dut eta guretzako oso garrantzitsua.
bideoa sartuko dugu bloken ikusteko zein erraza den egitea!!!
Kaixo lagunok!!!!
Hona hemen nire blog berria!!!!
Bertan astero edo noizean behin hainbat bitxikeri publikatzeko asmoa daukat!!! Hauen artean hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko hainbat gauza egongo dira!!!!